1936. urteko urriaren 7an sortu zen lehen euskal gobernua gogora ekartzeko ekitaldia egin zuten barikuan, Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Iñigo Urkullu lehendakaria, Patxi Lopez, Juan Jose Ibarretxe, Jose Antonio Ardanza eta Carlos Garaikoetxea lehendak...

1936. urteko urriaren 7an sortu zen lehen euskal gobernua gogora ekartzeko ekitaldia egin zuten barikuan, Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Iñigo Urkullu lehendakaria, Patxi Lopez, Juan Jose Ibarretxe, Jose Antonio Ardanza eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak izan ziren ekitaldiaren protagosnitak. Haiekin batera, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria, Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui eta Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño han egon ziren, alderdi politiko ezberdinetako ordezkariekin batera. Ekitaldian Jose Antonio Agirre lehen lehendakaria ekarri zuten gogora, antzezpen, dantza emanaldi, musika eta bideo bategaz.