Ingurumenarekin eta kaleko garbiketagaz konprometituta dago Mundakako Udala. Modu horretan, herriko
kioskoetan eta tabernetan pipelerak banatu dituztela jakinarazi dute, “pipa azalak lurrera ez botatzeko”.

Mundakako Udalak banatu dituen ‘pipelerak’. Argazkia: Nueva Europa
Mundakako Udaletik azaldu dutenez, “
pipelerak pipen azalak lurrera ez botatzeko eta kaleak garbiago mantentzeko bereziki diseinatutako poltsak dira”.
Bi konpartimendu dituztela azaldu dute, eta, orain arte,
200 aletik gora banatu dituzte. Horien bitartez, herritarrak garbiketaz kontzientzia har dezaten gura dute.
Udaletik saltokien, pipen kontsumitzaileen, eta, orokorrean, herritar guztien lankidetza eskatu dute, herriko kaleak, plazak eta parkeak garbiago egon daitezen.