Tresna eta metodo berriak barneratzen
Ispastertarrak barikuan egin zuen azterketa, eta egindakoagaz gustura dago, gainditzeko esperantzagaz: “Test bat da, baten batean huts egingo nuen, baina erraza da”. Astean entzundakoagaz erraz egiten dela dio. Askotariko ikasleek parte hartzen dute saioetan, eta haien arabera egokitzen dituzte. Ohituta ez daudenentzat zenbait berba edo esaldi nahasgarriak izan daitezkeela dio ikasgaroak eman dituen Luis Cebrianek. Horiei galderak modu ulergarrian eginda laguntzen dietetela dio. Araudia, 2013tik indarrean Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorraren 1311/2012 Errege Dekretua 2013ko urtarrilaren 1etik dago indarrean. Ingurumena eta ekoizleen zein kontsumitzaileen osasuna babesteko helburua du arauak. Legea indarrean zegoenean, Eusko Jaurlaritzaren menpeko HAZI erakundeak profesionalentzako ikastaroak antolatu zituen. Baina baserritarrek orain arte ez dute horretarako aukerarik izan. “Alde batetik, HAZIkoek esan ziguten ea profesionalak ez direnen heziketa guregain hartu genezakeen. Eta, beste alde batetik, kooperatiba askok jo du guregana bezeroak galtzeko beldurrez”, adierazi du Basek. Kontsumitzaileengana zein ingurumenera produktu fitosanitarioen arrastoak ez heltzea da araudi berriaren asmoa. Adibidez, horiekin errekak ez kutsatzeko. Legea oinarri hartuta, produktu fotosanitarioak neurrian erabiltzeko aholkatzen dute ikastaroetan, eta substantzia kimikoak ez erabiltzeko, beste metodo batzuk azaltzen dituzte, produktu biologikoekin egitekoak, esaterako. Halaber, izurriteak ekiditeko zelako tranpak edota trikimailuak erabili ditzaketen ere erakusten dute. Basen berbetan, izurriteak identifikatzeko metodoak erakusten dituzte: “Dauden tratamendu alternatiboak azaltzen ditugu, jendeak fitosanitarioak ez erabiltzeko. Gai toxiko gutxien daukaten produktuekin lan egin dezaten irakasten saiatzen gara”. Era berean, produktuen etiketetan dakarrenari kasu egitearen garrantzia azpimarratzen diete baserritarrei.“Hemen esan digute gehienok ez gaudela behartuta karneta ateratzera” (Ana Arrizubieta baserritarra)
Basek dioenez, etiketetan dator «errezeta», eta hori zehatzmehatz bete behar da: noiz, zelan eta zenbat bota; zenbat denbora itxaron behar duten ekoiztutakoa batzeko… Izan ere, erabilera okerragaz izurriteak mantentzea eragiten dute. “Antibiotikoekin gertatzen dena da; kaxa osoa hartu beharrean, ondo sentitutakoan hartzeari uzten badiozu, handik egun batzuetara mina daukazu, infekzioa ez delako osatu”. Produktu horiekin antzekoa gertatzen dela zehaztu du, landatutako eremuan izurriteen “erresistentzia” gertatzen delako. Ikastaroko gauza asko ondo ezagutzen dituzte bertoko baserritarrek, baina bestelako informazioagaz harrituta geratu direla aitortu izan diote Cebriani: “Esan didatenez, ez zekiten produktuak hain txarto erabiltzen zituztela, eta aurrerantzean hobeto egingo dutela. Lehen egunean behartuta sentitzen dira, baina azken egunean pozik eta edukiak barneratuta doaz. Asko ikasten dute, baita guk ere haiekin”. Dioenez, ikastaroan parte hartzen dutenen %99,9 gauzak ondo egin behar dituztenaren kontzientzia hartuta doa: “Ondo egiten zutela pentsatuta, malizia barik jardun dute orain arte. Garrantzitsuena da hemendik aurrera gauzak ondo egitea”.“Gai toxiko gutxien dutenekin lan egin dezaten irakasten saiatzen gara” ( Maria Bas ikastaroen arduraduna)