Sormen Lantegia martxan hasiko da datorren astean
MARKINA-XEMEIN // Iaz hasitako bideari jarraituz, sormena garatzea helburu duen proiektuagaz jarraituko dute, aurten ere, Markina-Xemeingo Arte Eskolan. Lantegi berezia HH5etik aurrerako ume eta gazteei zuzenduta dago, eta lehenengo saioak urriaren 13a...
MARKINA-XEMEIN // Iaz hasitako bideari jarraituz, sormena garatzea helburu duen proiektuagaz jarraituko dute, aurten ere, Markina-Xemeingo Arte Eskolan. Lantegi berezia HH5etik aurrerako ume eta gazteei zuzenduta dago, eta lehenengo saioak urriaren 13an eta 14an izango dira. Iaz bezala, eguenetan talde bat eta barikuetan beste talde bat ariko da sormenari eragiten. Lantegian parte hartu nahi dutenek 665 71 42 17 telefono zenbakira deitu behar dute.