Salgai daude III. Hego Haixe kantu bazkarirako txartelak
Hirugarren urtez Markina-Xemeinen egingo den Hego Haixe kantu bazkarirako txartelak salgai daude Lea-Artibaiko hainbat herritan. Txartelak erosteko azken eguna hilaren 16a dela jakitera eman dute antolatzaileek.Kantu bazkaria hilaren 22an egingo da, et...
Kantu bazkaria hilaren 22an egingo da, eta txartelak 25 euro balio ditu; kantu liburua oparitu egingo dute.
Markina-Xemeinen, esaterako, udaletxean, Iruzubin eta Uhagon kulturgunean eskuratu ahal dira.Etxebarrian Olaia tabernan eta Berriatuan Urepelen. ruzubietako Armolan ere eskuragarri daude txartelak. Ondarroako Beikozini eta Kulixka tabernetan ere badaude eskuragarri.
Dena dela, antolatzaileek jakitera eman dutenez, telefonoz deituta ere lortu ahal dira txartelak. Horretarako, interesatuek ondoko telefono zenbakietako batera deitu ahal dute: 685 73 47 94 (Amaia) edo 615 78 10 42 (Lorea).
Dantxarineako kantu bazkarien ereduari jarraituz, 2014an egin zuten estreinako kantu bazkaria Markina-Xemeinen. Eta urtez urte, gero eta kantuzale gehiago biltzen ditu ekintzak. Iaz, esate baterako, 115 kantuzale bildu ziren.