Gizon bat atxilotu dute, bere lursailean kalamua landatzeagatik
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bermeon, bere lursailean kalamua landatzeagatik. Atxilotua 53 urteko gizonezkoa da, eta osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote.Kalamua zegoen lursailaren jabea da atxilotutakoa. Segurtasun Sailak jakitera eman...
Kalamua zegoen lursailaren jabea da atxilotutakoa. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lursailaren ondoan aurkitutako kamioi-atoia erabiltzen zuen landareak lehortzeko. Gainera, hiru lursail hesitutan adar moztuak eta zurtoinak ikusi zituzten: hesitu batean 200 zurtoin, beste batean 250 zurtoin eta hirugarren batean 50 landare, ureztatze-sistemagaz. Herenegun arratsaldean atzeman zuten, eta polizia etxera eroan zuten.