Gernikarrek odola emateko aukera izango dute astelehenean
Odolkideak elkarteak jakinarazi duenez, odola emateko autobusa Gernika-Lumon izango da astelehenean. Hala, bertaratzeko deia egin diete herritar eta odol emaileei. Autobusa Artekalen egongo da, udaletxe aurrean goizez zein arratsaldez. Hain zuzen, 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara izango dute herritarrek odola emateko aukera.