Bisita gidatua eta dokumentala dakarte gaur eta bihar, Ondarearen jardunaldiek
2016ko Ondarearen Europako Jardunaldien lehen bi ekimenak edukiko dituzte, asteburuan, Lekeition. Gaur, 20:00etatik 21:30era, Lekeitio, arte portua bisitaldi gidatua egongo da Jesus Muñiz Petralanda historiagilearen eskutik, Andra Maria elizaren elizp...
Victor San Miguel (Lekeitio, 1904-Vemsur, India 1995) misiolari abiatu zen Indiara, 1928an. Han 40 urte egin ondoren, Kuwaiteko gotzain izendatu zuten. Erretiroa hartu zuenean, baina, Indiara itzuli eta misio txiki bat sortu zuen. Izan ere, Koldo Lenizek han ezagutu zuen, 1988an, eta horietako elkarraldi batean, Lenizek elkarrizketa luze eta mamitsua grabatu zion, bihar ikusi ahalko dena, hain zuzen.