2018ko martxoan amaituko du Muxika-Zornotza tartea aldundiak
Lanak epearen barruan egiten ari direla adierazi du Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusiak. Tunelaren lehen bi zatiak irailaren 24an lotu zituztenAutzaganako tunelaren fasea 2018ko martxoan bukatzea aurreikusi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Izan ere, U...
Lanak epearen barruan egiten ari direla adierazi du Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusiak. Tunelaren lehen bi zatiak irailaren 24an lotu zituzten
Autzaganako tunelaren fasea 2018ko martxoan bukatzea aurreikusi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Izan ere, Urdinbideko bigarren tunelaren zati biak lotu zituzten atzo, eta bertan egon zen Unai Rementeria Ahaldun nagusia ere.Lehenengo tunelaren zati biak irailaren 24an lotu zituzten. Ahaldun nagusiaren esanetan, obrak espero baino azkarrago doaz, eta 2018ko martxorako Muxika eta Zornotza lotuko dituzten tuneletako lanak amaituta egongo direla adierazi zuen Rementeriak.
«Epeak betetzen ari gara» esan zuen Ahaldun Nagusiak. «Tunelaren alde biak lotzeko 7 hilabeteko epea iragarri genuen, eta horrela izan da. Proiektua burutzeko, guztira, 25 hilabeteko epea aipatu genuen, eta esandakoari eutsi egiten diogu. Bere hitza betetzen duen gobernua gara, esaten duena bete egiten duena. Amorebieta-Muxika arteko tarteko obrak 2018ko martxoa inguruan amaituko dira».
Urdinbideko tunelak egitearen helburua Bizkaiko errepide sarean segurtasuna hobetzea dela adierazi zuen mundakarrak; herritarren bizi-kalitatea ere hobetuz horrela. Aipatu zuenez, dagoeneko 1.500 ibilgailu gutxiagok zeharkatzen dute egunean Zornotzako erdigunea. Uda honetan amaitu dituzte Autzaganeko gainan eta Gorozikarako bihurgunean egiten ari ziren hobekuntzak, tunelak egiten ari diren bitartea errepideak ere seguruak izan ditezen.
2015eko abuztuan Aldi Baterako Enpresen Elkarteak (ABEE) obrak bertan behera utzi ostean, urtarrilean esleitu zituzten berriro obrak, eta otsailaren 26an ekin zieten lanei.