Redstone Soluk kontzertu zikloa egingo dute bigarrenez
Bihar hasiko dira, eta abenduaren 28a arte egingo dira kontzertuak, eguztenero. Kontzertuei dagokienez, sarreraren prezioa borondatezkoa izango daOndarroako Arrigorri Ostatuak antolatuta, Redstone Soluk kontzertu zikloa egingo da bigarrenez. Kontzertua...
Bihar hasiko dira, eta abenduaren 28a arte egingo dira kontzertuak, eguztenero. Kontzertuei dagokienez, sarreraren prezioa borondatezkoa izango da
Ondarroako Arrigorri Ostatuak antolatuta, Redstone Soluk kontzertu zikloa egingo da bigarrenez. Kontzertuak bihar hasiko dira, eta abenduaren 28a arte egingo dira, eguztenero.Kontzertuetan, ohi modura, euskal sortzaileek parte hartuko dute, zuzeneko hamahiru musika kontzertu eskainiz. «Euskal sortzaileekin formatu txikiko kontzertuak egongo dira Arrigorri Ostatuan», adierazi dute antolatzaileek.
Kontzertuei dagokienez, sarreraren prezioa borondatezkoa izango dela gogorarazi dute. Bihar, esaterako, Liher musika taldeak eskainiko du zikloko lehen emanaldia, 20:00etan, eta datozen asteetan, besteak beste, Joseba Irazoki (urriak 12) eta Joseba B. Lenoir & Gakobeltzak (urriak 19) ikusteko aukera egongo da. «Kartel osoa aurkeztea zen gure hasierako ideia, baina loturiko ezustekoak ikusita, gutxika-gutxika joango gara zeintzuk datozen esaten», gaineratu dute.
Punta-puntako kartela
Aiert Goenaga musika zikloaren arduradunak azpimarratu duenez, Redstone Soluk Ondarroako eskaintza kulturala indartzeko asmoagaz dator aurten ere. «Iazko kartela eta balorazioa oso positiboak izan ziren; bai sortzaileen aldetik, baita publikoaren aldetik ere. Aurten, iazko lehen esperientziaren ostean, apustua igo eta punta-puntako kartela osatu dugu».
Liher Gonzalez Arrigorri Ostatuaren arduradunak nabarmendu duenez, bestalde, Arrigorri Ostatua herriko eragileek ekimenak antolatzeko eskura egongo da, ateak zabalik. «Kooperatiba bat gara, eta gure filosofiagaz guztiz bat dator Redstone moduko ekimenei plaza bat eskaintzea».