Kuadrillen egun handia, girotsua
X. Kuadrilla Eguna ospatu zuten zapatuan Ispasterren. Eguraldi txarra zela eta, azkenean bazkaria estalitako frontoian egin zuten. Hamabi kuadrillatan banatuta, 230 lagun inguru bildu ziren jai eguna ospatzeko.Eguraldi txarra egin arren, umorea eta ond...
X. Kuadrilla Eguna ospatu zuten zapatuan Ispasterren. Eguraldi txarra zela eta, azkenean bazkaria estalitako frontoian egin zuten. Hamabi kuadrillatan banatuta, 230 lagun inguru bildu ziren jai eguna ospatzeko.
Eguraldi txarra egin arren, umorea eta ondo pasatzeko gogoa izan ziren nagusi zapatuan, Ispasterren. Eta osagarri horiekin guztiekin, X. Kuadrilla Eguna girotsua izan zen.10:00ak aldera hasi ziren kuadrillak elizpean janaria prestatzen, lasai eta patxadaz. Hori bai, unean uneko sukaldariek tarteka herriko tabernara osteratxoak egiten zituzten.
13:00ak aldera, trikitilarien laguntzagaz, giro ona zen nagusi frontoi inguruan. Hori bai, eguraldi txarra zela eta, 13:30ak aldera erabaki zuten bazkaria estalitako frontoian egitea. Eta asmatu ere egin zuten. Izan ere, kuadrila guztiak bazkaltzen jarri zirenerako zaparrada ari zuen.
Hamabi kuadrilla
Antolatzaileek aurreratu modura, 230 lagun inguruk parte hartu zuten bazkaritan, eta horiek guztiak hamabi kuadrillatan banatuta egon ziren. Giro onean, eta aterpean, bazkalostean kantuak eta dantzak izan ziren nagusi; jai giroak ez zuen etenik izan iluntzera arte.
Edonola ere, izaera herrikoia duen jaia da Ispasterko Kuadrilla Eguna; herritartasuna aldarrikatuz, herritarrek elkarregaz ondo pasatzeko eta gozatzeko jaia da. Eta nork bere erako ospakizuna egiten badu ere, jai egunak adin tarte guztietako herritarrak biltzen ditu.