Azken minutuan ihes egin dio Aurrerari Pasaiaren aurkako partidak
Joseba Plazaren mutilak zapatuan Pasaiaren aurka jokatutako partida osoan nagusi izan baziren ere, berdinketagaz konformatu behar izan zuten. Bina berdindu zuten gipuzkoarren aurka.Lehen minututik izan ziren nagusi Aurrerakoak; hala ere, Pasaia aurrera...
Lehen minututik izan ziren nagusi Aurrerakoak; hala ere, Pasaia aurreratu zen markagailuan. Gipuzkoarrek eduki zuten aukera bakarra aprobetxatu, eta 16. minutuan norgehiagokako lehen gola sartu zuten.
Etxeko taldeak markagailua aurka eduki baldin bazuen ere, aurkaria euren jokoan sartzea lortu zuen. Hurrengo minutuetan gol aukera asko izan zituzten, baina ez zuten asmatu. Azkenean, lehen zatia amaitzen ari zela ailegatu zen berdinketa; Unai Jauregi Tubo-k 44. minutuan sartu zuen gola.
Baliogabetua
Atsedenaldiaren ostean, berehala ailegatu zen etxekoen bigarren gola, baina epaileak baliogabetu egin zuen. Hala ere, minutu bat beranduago 2-1ekoa egin zuen Julen Arufek, urruntze bat kontrolatu eta atetik 25 bat metrora egindako jaurtiketari esker.
Aurrerak konfidantza irabazi zuen, baina ez zuen aurkariaren sarea zulatzeko beste aukerarik eduki. 94. minutuan, etorri zen binakoa. Aurrerako atzelari batek min hartu zuen, eta horrek ere bigarren gola egiteko gauzak erraztu zizkion Pasaiari.