Gaur Gernika-Lumon egin dute gaur
Euskal Herriko Pirenaika Arrazako 31. Lehiaketa, eta aurten abelburu onenak Iurretako Mari Carmen Abendibar eta Jon Koldo Bikandirenak izan direla ebatzi dute epaileek. Hain zuzen, sari nagusiak bi horien artean banatu dituzte edizio honetan.

Aurtengo eme eta ar onenak Mari Carmen Abendibarrenak izan dira
Abendibarrek eme eta ar onenaren sariak irabazi ditu,
Bikandik berriz, ganadutegi onenaren eta hazi-jartzearen eme onenaren sariak eraman ditu. Gernikan ganadutegi onenaren saria sarritan hartu du Bikandik; zazpi-zortzi aldiz. Iaz, baina, Abendibarrek eraman zituen ar, eme eta ganadutegi onenaren sariak.
Atzo eguerdian egin zuten sari nagusiak erabakitzeko lehen saioa, Santa Anako aparkalekuan. Gaur, berriz, sari nagusiak banatu dituzte,
aurkeztu diren 27 ganadutegien artean; guztira 120 abelburu aurkeztu dira aurten lehiaketara.
Sariak
Eme txapelduna: Mari Carmen Abendibar.
Ar txapelduna: Mari Carmen Abendibar.
Hazi-jartzearen eme txapelduna: Jon Koldo Bikandi.
Loterik (ganadutegirik) onena: Jon Koldo Bikandi.