Hala ere, bihar hasita asteburuan egingo dituzte ekitaldi nagusiak.
Mendatan esaterako, zapatuan, arbasoen lanak, jardunak eta bizimoduak gogora ekarriko dituzte
Gure sustraietan murgilduz izenburupean. Baserri mundua eta herriko baserritarrak omenduko dituzte. Onaindi baserriko etarteko mogaran oroimen plaka jarriko dute.
2014ko Mendatako Euskal Ezkontza.
Elexalde eta Mendaturi auzoen artean kalejira egingo dute, Bankako Menditarrak eta Kantaize abesbatzaren doinuek lagunduta. Gainera, Mendaturiko bolatokian Idoia Etxebarria eta Inaxio Perurena harrijasotzaileek erakustaldia burutuko dute.
Bazkalostean, berriz, Gontzal Mendibilen musika izango dute.
Zapatuan sukalkia Ereñon
Bestalde, Ereñon senide eta lagun artean sukalkia prestatzen ariko dira zapatuan. Bazkalostean, umeek puzgarrietan ondo pasatzeko aukera izango dute.
Gero, atxur jaurtiketa txapelketa egingo dute estreinako. Atxurra zeinek urrunago bota lehiatuko dira.
Ostean, birrathloia lehiatuko dute. Eleizari emandako buelta bakoitzeko garagardo bana hartuko dute, eta hiru onenak eta mozorrororik onena duena sarituko dituzte.
Bestalde, domeka eguerdian autobusa doan izango dute Ereñozarrera igotzeko (ez dute kotxerik igotzen utziko).
Azken bi urteetan Julen Aranguena nagusitu da Ereñozarrera Igoeran.
12:45ean udaletxe ondoan egingo dute Ereñozarrera Igoeraren izen ematea (doakoa da).
Irabazleak txapela eta 100 euro jasoko ditu, bigarrenak 70 euro eta hirugarrenak 50 euro. Partaide guztientzat sariak egongo dira, eta herriko lehenari 20 euro emango dizkiote.
Arratsaldean, berriz, zaldi proben dema izango da ikusgai. Nabarniz jatetxea, Koba aulestiarra eta Etxebarriako Egurrola anaiak ariko dira nor baino nor gehiago.
Egitaraua herriz herri:
BERMEO (SAN MIGEL AUZOAN)
Gaur
- 10:00. Txupinazoa.
- 12:30. Meza. Ostean, hamaiketakoa eta trikitrixa.
- 17:00. Meza.
- 18:00. Briska txapelketa.
Bihar
- 12:00. Meza. Ostean, pastak eta ardoa, txosnan.
- 21:00. Mus txapelketa.
Zapatua
- 17:00. Umeentzako jolasak.
- 17:30. Herri kirolak.
- 20:00. Hirugihar frijitua.
- 21:00. Lotxo eta Urdaibai taldeekin dantzaldiak.
Domeka
- 09:00. Ibilaldia auzotik.
- 15:00. Auzotarren arteko bazkaria.
EREÑO
Gaur
- 11:00. Txupinazoa.
- 12:00. Meza nagusia herriko parrokian.
- Ondoren. Eingo Kantan eta Dantzan.
- 17:00. Briska eta mus txapelketak (Briska txapelketarako izen ematea 6 euro, eta muserako 12 euro).
Bihar
- 12:00. Meza nagusia Ereñozarreko baselizan. Ondoren, Ugaziyo lehiaketa.
- 14:30. Herri bazkaria Ereñozar tabernan.
- 22:00. Makailau jana, Roberto eta Idoia trikitilariekin.
Zapatua
- Goizean. sukalki txapelketa.
- 14:30. Sukalki kazolen aurkezpena.
- 16:00. Puzgarriak umeentzat.
- 18:00. I. Ereñoko Atxur-Urkulie jaurtitzie.
- 19:00. III. Ereñoko Birrathloia. Ondoren, urathloia umeentzat.
- 21:30. Pintxo-poteoa, batukadaz animatuta.
- Goizaldean. musika eta dj-ak.
Domeka
- 12:00. Meza nagusia Ereñozarreko baselizan.
- 13:00. XXXIII. Ereñozarrera igoera.
- 13:30. Kabelinatxe taldearen dantza emanaldia.
- 17:30. Zaldi probak.
MENDATA
Gaur
- 12:00. Meza, herriko koruagaz. Ostean, bakailao jana.
- 18:00. Briska txapelketa (Izen ematea 12 euro bikoteko). 18:00etan eman beharko da izena Idatze Etxean.
Bihar
- 19:00. Patata tortila txapelketa. 18:00etan eman beharko da izena Idatze Etxean
- 20:00. Mus txapelketa (Izen ematea 15 euro bikoteko).
- 22:00. Triki gaua Iñaki eta Garigaz.
Zapatua
- 11:30. Elexaldetik Mendaturi auzorantz abiatuko dira. Bankako menditarrak eta Ondarroako Kantaizek abestuko dute irteeran. Bidean, Jose Angel Elizalde naparraren euskal doinuak izango dituzte lagun. Mendaturira heltzean, Oraindi baserrian egur eta ohore baserriari eta baserritarrei. Mendaturiko bolatokian herri kirolen saioa egongo da.
- 15:00. Herri bazkaria, frontoian.
- 17:30. Gontzal Mendibil.
- 20:30. Iker Allurregaz erromeria.
- 22:00. Pintxoak frontoian.
Domeka
- 12:00. Meza, herriko koruagaz.
- 13:00. Zaldi probak: Barayazarra (Maume) eta Patxua Taberna (Markina-Xemein).
- 17:30. Puzgarriak, umeentzako jolasak, eta txokolatea txurroekin ume eta nagusientzako.
Urriak 8 (Zarrabentan)
- 19:30. Asto probak: Maiora elkartea (Muxika), Salvador Erleaga (Arratzu) eta Iñigo Landaluze (Leioa).
- 22:00. Bakailao jana.
- 22:30. Esteibar eta Obietaga.
Urriak 9 (Zarrabentan)
- 12:30. Zelai meza, herriko koruagaz.
- 18:30. Asto probak: Imanol Erleaga (Mendata), Iturbe Harategia (Gernika-Lumo), Oiñak Taberna (Gernika-Lumo) eta Juan Luis Irazola (Mallabia).
MUXIKA (USPARITXA AUZOAN)
Gaur
- 13:00. Meza ermitan Ariatzako koruagaz. Ostean, pintxoak.