Osasuntsu eta modu egokian
elikatzeko irizpideak emango dituzte, Santanape kiroldegian.
Urritik abendura bitartean emango dute eskola.
Klaseak eguenetan izango dira, 18.00etatik 19:00etara. Urriaren 6an hasiko dira, eta abenduaren 22an amaitu. Hala ere, klase guztietara joatea ez da derrigorrezkoa izango. Lehen egunean azalduko dute klase bakoitzean landuko dutena. Irizpideak emateaz gain,
dastaketak eta
gorputz neurketak ere egingo dituzte.
Ikastaroa
doanekoa da, eta
plazak mugatuak izango dira. Izena emateko
Santanape kiroldegira jo behar da.