Benito Ibarrolaza udaltzaingo eta zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, “azken aldian, hainbat izan dira
Ongintza kaletik Arresi kalera doan aldatsa
kontrako norabidean erabili duten ibilgailuak, nahiz eta
seinaleztapena jarrita dagoen”. Erabilera horrek
arriskuak sorrarazten dituela nabarmendu du, “bai beste ibilgailu batzuentzat, eta bai, oinezkoentzat ere”.
Ongintzatik Arresira doan aldatsa
Ibilgailuek
Arresi kaletik Ongintzara joateko daukaten aldatsa da, eta
ez kontrara: “Alde Zaharreko kamerek hartutako irudietan ikusi ahal izan dugu aldats hori kontrara erabili dutenen hainbat kasu”. “
Arriskutsua” dela dio Ibarrolazak, eta edozein istripu ekidin asmoz, kale hori kontrako norabidean ez erabiltzeko deia egiten die herritarrei. Seinaleztapena errespetatzen ez dutenek, dagokien
isuna jasoko dutela gogorarazi du.
Bestalde, baimenduta egon ez arren, “premiazko zenbait kasutan” Alde Zaharreko oinezkoen gunera ibilgailuekin sartzeko beharra duten horiei jakinarazi gura die, “sartzen diren momentuan edo ahalik eta arinen, udaltzaingoa jakinaren gainean jarri behar dutela”. Ildo berean, guardiako farmazia Alde Zaharrean dagoenean, eta autoz sartzeko beharra dagoenean, jarraian udaltzaingoari abisua emateko eta farmaziako egiaztagiria aurkezteko eskaera egin du Ibarrolazak.