Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburuan
Busturiko Ekoetxea Urdaibaik eta Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatuko dute asteburuan, Hurbildu hegaztiengana eta bete zaitez naturaz lemapean.
Ekoetxea Urdaibaik zapaturako zein domekarako jarduera ezberdinak antolatu ditu, umeei zein nagusiei antolatutakoak, hain zuzen ere.
Bird Centerrek, berriz, ateak irekiko ditu domekan. Zentroa doan bisitatzeko aukera eskainiko dute, eta, goizean, hegaztien eraztuntze zientifikoaren erakustaldiak egingo dituzte.
EGITARAUA:
Ekoetxea urdaibai
Zapatua. Egun osoan, Euskadiko II. ornitologia maratoia.
– 10:00-14:00. Zetazeoak 10etan. Irteera itsasontziz.
– 11.00-12.00/12.00-13.00. Itsas hegaztiak itsasontziz.
– 12.00-13.00. Azken Eguzkilorea antzerkia.
– 17:00-18:00. Eraman txantxangorri bat etxera tailerra.
– 18:00-19:00.Urdaibaiko soinuak.
– 19:00-21:00. Gautxoriak tailerra.
Domeka.
– 10:00-12:30. Urdaibaiko Paduretatik bisita ornitologiko gidatua.
– 10:00-19.00. Kometa sinkronizatuen erakustaldia eta tailerra.
– 12.30-13.30. Izaskun Mujika ipuin kontalaria.
– 16.00-17.00. Urdaibaiko hegaztiak. Irteera itsasontziz, itsasadarretik.
– 16.30-17.30. Hegaztiak eta beraien kantuak ezagutzeko tailerra.
– 17.30-18.30. Elvi sabeliztunak eta bere animaliak sabeliztunaren erakustaldia.
Urdaibai bird center
Domeka. Goizean, eraztuntze zientifoaren erakustaldiak.
– 11:00-19:00. Bisita autogidatuak dohainik.