Urritik 2017ko irailaren azkenerarte egongo da zabalik deialdia.
Euskara ikasteko,
unibertsitate mailan
ikastaroak euskaraz egiteko eta
gida baimena euskaraz ateratzeko emango ditu diru laguntzak Euskara zerbitzuak;
udako ikastaroak barne. Hain zuzen, Gernika-Lumon erroldatuta dauden
16 urtetik gorakoek eska ditzakete laguntza horiek.
Bi motakoak izango dira: ordaindutako
matrikularengatik ematen duten diru kopurua, eta
asistentziagatik ematen dutena.
Matrikula ordaintzeagatik ikastaroa hasi eta hilabeteko epean eskatu beharko dute laguntza interesa dutenek. Kasu horretan, baremo bat erabiliko dute, Errenta aitorpenaren diru sarreren eta ikastaroaren matrikularen zenbatekoaren arabera. Bestalde, asistentziagatik, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabetean egin beharko da diru laguntza. Kasu guztietan, laguntza %35ekoa izango da, beti ere, asistentzia %75 baino gehiagokoa bada.
Era berean,
zenbait kasutan matrikula
doanekoa izango da. Hain zuzen, euskara doan ikasi dezakete langabezian egon eta ikastaroetan %70etik gorako asistentzia dutenek. %50 matrikulagatik jasoko lukete, eta beste %50a asistentziagatik.
Diru laguntzen
eskaerek azken urteetan behera egin dutela zehaztu du Gernika-Lumoko Udaleko Euskara zerbitzuak. 2012 eta 2015 urteak alderatuz, ia erdira jaitsi da eskaera kopurua. Horregatik, kezka azaldu dute, udalerriaren tipologiaren arabera eta aldaera demografikoak kontruan hartuta, euskalduntzeko beharrizana egon badagoela uste baitute. Euskara zerbitzuko arduradunek diotenez, etorri berriek direla eta, erdaldungoak gora egin du. Beraz, euskaltegiekin elkarlanean, informazioa zabaltzeko ohiko zein bide berriak erabiliko dituzte; sare sozialak, kasurako –liburutegiko eta Hitzargune kanpainako Facebook orrialdeak, adibidez–.
Informazio gehiago gura duenak 94 627 02 05 telefonora deitu edo
www.gernika-lumo-euskaraz.eus ataria bisitatu dezake.