GED-k bideoa grabatuko du gaur, arraunlariekin
Joan den astean egin modura, gaur ere Ondarroako Gure Esku Dago-k Parte hartukot bideoa grabatzen jarraituko du. Gaurko bigarren grabaketa, baina, arraunlariekin izango dela aurreratu dute. Eta herritarrei grabaketa horretan parte hartzeko deia egin di...
«Gure nahia parte hartzearen nahia da. Aniztasuna egotea nahi dugu; bakoitzak pentsatzen duena pentsatuz, Gure Esku Dagoren filosofiagaz bat egiten duen ondarrutar oro etortzea nahi dugu», diote. Horregatik, hain justu, oraingoan ere deialdi zabala egin dute.
Grabazioaren emaitza urriaren 15ean moilan egingo duten jaialdian erakutsiko dute. Eta auzolanean prestatzen ari diren jaialdi horretan ezustekoak egongo direla ere aurreratu dute.