268 pertsonek eman dute izena Foruko martxa eta lasterketan
VIII. Forutik-Forura mendi martxa eta lasterketa lehiatuko dituzte domekan. Martitzenean amaitu zen aurretik izena emateko epea, eta guztira 268 pertsonak eman dute izena. Horietatik 125 pertsonak eman dute izena mendi martxa luzean, 119 partaide daude...
Hala ere, domekan izena eman ahalko da, probak hasi baino ordubete lehenago.
Urdaibai Kopako azken proba da Forukoa, eta, beraz, bertan argituko da zeintzuk diren aurtengo Urdaibai Kopako irabazleak. Gaur gaurkoz, Arkaitz Mintegia eta Agurtzane Argiarro dira sailkepenen buru.
Mintegiak 161 puntu batu ditu orain arte. 10 puntu gutxiago ditu Eneko Zabala bigarrenak, eta Imanol Goñi hirugarrenak Zabalak baino puntu 1 gutxiago du. Nesken sailkapenari dagokionez, 188 puntu ditu Argiarrok, Irantzu Onaindiak 186 puntu ditu, eta Leire Monasteriok 185 puntu.
Korrikalariek 10:00etan irtenda 21, 6 km-ko lasterketa burutuko dute. Martxa luzeak ibilbide bera dauka, eta parte hartzaileek 08:30ean dute irteera-ordua.
Martxa laburra 8 km-koa da, eta partaideak 10:30ean irtengo dira.