Udalak salatu du eskolako garraio zerbitzuan hizkuntza urraketa dutela
Eskolaren garraio zerbitzuaren barruan, taxilari erdaldun bat daukate. Munitibarko Udaletik eta Uematik haien eskaria jasotzen duen gutuna bidali dute Hezkuntza SaileraMunitibarko eskolako zenbait ikaslek jasaten duten hizkuntz-urraketa salatu du Munit...
Eskolaren garraio zerbitzuaren barruan, taxilari erdaldun bat daukate. Munitibarko Udaletik eta Uematik haien eskaria jasotzen duen gutuna bidali dute Hezkuntza Sailera
Munitibarko eskolako zenbait ikaslek jasaten duten hizkuntz-urraketa salatu du Munitibarko Udalak. Zehatz esateko, eskolako garraio zerbitzuaren barruan, bi taxilarik betetzen dute zerbitzuaren parte bat, eta bietako batek ez daki euskaraz.Horregatik, Arkaitz Goikoetxea Munitibarko alkatearen eta Josu Labaka Uemako lehendakariaren izenean idatzi bat bidali dute asteon Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza SaileraDelegaritzara, Hizkuntz Eskubideen Behatokira eta Elebidera Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua.
Herrian bizi duten egoera zein den azaldu, eta arazoari konponbidea bilatzeko bitartekoak jartzeko eskatu dute, hain zuzen, gutun horretan.
Arkaitz Goikoetxea Munitibarko alkateak adierazi duenez, «salagarria» da garraio zerbitzua esleitzerakoan euskararen erabilera irizpide moduan ez hartzea.
Munitibar euskararen arnasgunea da, euskararen ezagutza %97,1ekoa da. «Udalak bitarteko guztiak jartzen ditu herritar guztiek izan dezaten aukera euskaraz bizitzeko».
Herritarren artean taxi gidaria pertsona «garrantzitsua» dela zehaztu dute, eta batik bat herriko umeentzat. «Ezin dugu onartu hark euskaraz ez jakitea».
Izan ere, haurren jokabidean eragina izan dezakeela uste du- te: «Gidariak euskaraz ez dakienez, umeak behartuta daude beragaz gaztelaniaz egitera, eta horrek eragin zuzena izan dezake ume horien eguneroko hizkuntza hautuetan».
Gainera, zehaztu dute gaztelania ez dakiten umeen kasuan, komunikatzeko zailtasunak dituztela.
Munitibarko alkateak azaldu duenez, aurreko ikasturtetik daukate arazoa.
Udalak taxilari euskalduna eskatzeko gutuna bidali zuen Delegaritzara ekainean, baina ez zuten erantzunik jaso. Era berean, eskolatik ere eskaera bera eginez beste idatzi bat bidali zuten uztailean.
Orain bidalitako idatziaren erantzunaren zain daudela dio Goikoetxeak. «Esan digutenez, Hezkuntzan, garraioen atalean, taxi gidariek bi urteko kontratua dute, eta, agian, horregatik ez dute ezer konpondu. Baina uste dugu aldatu nahi izanez gero, aldatzea posible dela».