'Herri txiki infernu handi' saioko bideo proiekzioa gaur emango dute
Herri Txiki Infernu handi saioa grabatu dute Ispasterren, eta grabatutako elkarrizketak ikusi eta entzungo dituzte gaur, 20:30ean hasita.Kanpoko frontoian bilduko dira herritarrak, ETB 1-eko saio ezagunaren protagonistekin batera. Elkarrizketak entzute...
Kanpoko frontoian bilduko dira herritarrak, ETB 1-eko saio ezagunaren protagonistekin batera. Elkarrizketak entzuteaz gain, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi saioaren aurkezleen bakarrizketekin gozatzeko aukera egongo da. Zelan ez, Sebastian Lizaso ere Ispasterren egongo da, bideo proiekzioa bere bertsoekin laburbiltzen.
Eguraldi txarra eginez gero, Areitz-Bi frontoian elkartuko direla jakitera eman dute.