Eraikinak birgaitzeko ikastaroa eta kontratua Lea-Artibaiko gazteentzat
Leartibai Garapen Agentziak Txertatu Merkatuan programa jarriko du abian Lea-Artibai eskualdean. Programa horretan parte hartzen dutenek eraikuntzarekin harremana duten gremioen lanak ikasteko aukera izango dute urria eta abendua bitartean, eta, gainer...
Txertatu Merkatuan Europako Gizarte Funtsa, Garapen Elkarteko kide diren eskualde-garapenerako hemeretzi agentzi eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzagaz batera finantzatuta dago, eta prestakuntza maila baxua daukaten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian dauden 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei dago zuzenduta. Horiez gainera, unibertsitate-ikasketak utzi eta lanik barik dauden eta ikasten ez dauden gazteek ere parte hartu ahalko dutela jakitera eman dute.
Bi atal
Programa bi ataletan banatzen da: Egokitu eta Trebatu. Egokitu-k eguneroko jakintzetatik abiatuta lan profil bat eraikitzea du helburu. «Erabiliko den metodologiagaz pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko», azaldu dute antolatzaileek.
Trebatu atala, bestalde, lanaren inguruko errealitatea ezagutzera zuzenduta dago. «Tailer erdi produktiboak izango dira, eta oinarrizko gaitasun profesionalak landuko dira».
Programan parte hartzeko Garapen agentzian eman behar da izena. Barikua da azken eguna.