Egoiliarrek ere andramariak bizi dituzte
Bermeoko Udaleko Zaharren egoitzako egoiliarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatzeko aukera eduki dute. Hainbat izan dira jai egunetan izan dituzten bisitak: erraldoiak, Xixili, fanfarreak, Salsa Cubanaren ekitaldia, danborrada... Udalak azaldu...

Bermeoko Udaleko Zaharren egoitzako egoiliarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatzeko aukera eduki dute. Hainbat izan dira jai egunetan izan dituzten bisitak: erraldoiak, Xixili, fanfarreak, Salsa Cubanaren ekitaldia, danborrada… Udalak azaldu legez, ekimen horien bitartez, «egoiliarrak herrian gertatzen diren gertaeren berri edukitzea eta ahal duten neurrian parte hartzea» lortu gura da, bai eta herriko jendeagaz harremana mantentzea ere. Era berean, aisialdiko ekintza ezberdinen bitartez, «jai giroa» sustatu gura dute.