Eatarrek abizenak euskalduntzeko aukera daukate udaletxean
Apelliduak abizendu kanpaina martxan jarri du Eako Udalak, herritarrei abizenak euskalduntzen laguntzeko.Uemak eskaintzen duen zerbitzuetako bat aprobetxatu du udalak, herritarrek euskal abizenak modu ofizialean eta leku guztietan euskaraz idatzita edu...
Uemak eskaintzen duen zerbitzuetako bat aprobetxatu du udalak, herritarrek euskal abizenak modu ofizialean eta leku guztietan euskaraz idatzita edukitzeko aukera izan dezaten.
Arritxu Zelaia Eako Udaleko Euskara eta Kultura zinegotziak azaldu duenez, prozedura «erraza» eta «azkarra» da, eta beraz, herritarrak abizenak euskaraz jartzera animatu ditu.
Hain zuzen ere, udaletxean nortasun agiria eta familia liburua bikotearen NANgaz batera baino ez dira aurkeztu behar.
Herrian jaio ez diren bizilagunek, ostera, hitzez hitzeko jaiotze ziurtagiria aurkeztu behar dute. Hori jaioterriko erregistro zibilean eskura daiteke, edota www.justizia.net helbide elektronikoan.