Seinale berriak jarri dituzte sarreretan
Bermeoko Udalak Euskal Herrira ongietorria ematen duten seinale berriak jarri ditu herriak dituen hiru sarreretan. Lau hizkuntzatan eman dute ongietorria: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Kartel horiek Udalbiltzak gomendatutako ereduen arab...

Bermeoko Udalak Euskal Herrira ongietorria ematen duten seinale berriak jarri ditu herriak dituen hiru sarreretan. Lau hizkuntzatan eman dute ongietorria: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Kartel horiek Udalbiltzak gomendatutako ereduen arabera aukeratu ditu udalak. Orain arte zegoen seinalaztepena «zaharkituta» zegoela esan du zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak, «eta aldatzeko beharrizana» zegoela gaineratu du.