Produktu ugari aurkitu ahalko dira zapatuko azoka ekologikoan
12:00etatik aurrera, 30 salmahai egongo dira Axpe auzoan. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan. Bigarren eskuko azoka egingo da udaletxeko plazanData aldaketagaz dator aurten Busturiko azoka ekologikoa. Orain arte, uztailean egiten z...
12:00etatik aurrera, 30 salmahai egongo dira Axpe auzoan. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan. Bigarren eskuko azoka egingo da udaletxeko plazan
Data aldaketagaz dator aurten Busturiko azoka ekologikoa. Orain arte, uztailean egiten zuten. Irailean «genero gehiago eta hobea» egoten dela iritza, zapatuan egingo dute. 12:00etatik aurrera, produktu ugari aurkitu ahal izango dituzte bertaratzen direnek.Busturiko Udalak eta Lurreko Nekazari Ekologikoen Elkarteak BBKren laguntzagaz antolatzen duten azoka ekologikoa hamaseigarren urtera iritsi da aurten. Ohi legez, Axpe auzoan kokatuko dituzte ekoizleek euren salmahaiak. Ortuariez gain, marmeladak, gazta eta esnekiak, ogia, pasta ekologikoa, kosmetikoak eta eskulanak egongo dira aukeran 30 salmahaitan.
Azoka ekologikoa girotzeko, kalejiran ibiliko dira, urtero egiten duten legez, trikitilariak. Gainera, 13:00etatik aurrera, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioagaz gozatu ahal izango da.
20 parte hartzaile
Azoka ekologikoaz gain, bigarren eskuko azoka ere jarriko dute zapatuan, Axpen. Hain zuzen ere, udaletxe ondoko plazan kokatuko dituzte erakusmahaiak.
Lekuak dagoeneko beteta daudela azaldu dute antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, 20 parte hartzaile egongo dira mota guztietako produktuekin: arropak, jostailuak, osagarriak… Izan ere, edozein gauzarekin parte hartu daiteke azokan, janaria eta abereak izan ezik, «debekatuta daudelako». Azokara eroaten diren gauzak, beste alde batetik, egoera onean egotea eskatu dute antolatzaileek.