Mosaiko erraldoia osatu du EH Bilduk
Hainbat herritarren laguntzari esker, Egin herri leloa zeraman mosaiko koloretsua osatu zuten domekan, Ondarroako Itsasaurre plazan. Denetara, 150 bat lagun batu ziren, hauteskundeen harira egin zen ekintza horretan.