Mendiak autogobernua defendatuko duela esan du, Gernikako arbolapean
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak eta Idoia Mendia lehendakarirako hautagaiak agerraldi politikoa egin zuten atzo. Barne akordio zabalak eskaini dituzte, Espainiagaz laneanEstatutua berritu, eskumenak eta eskubideak aitortzeko. Hori da PSEko hauta...
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak eta Idoia Mendia lehendakarirako hautagaiak agerraldi politikoa egin zuten atzo. Barne akordio zabalak eskaini dituzte, Espainiagaz lanean
Estatutua berritu, eskumenak eta eskubideak aitortzeko. Hori da PSEko hautagaiak atzo, Gernika-Lumoko Juntetxean agindu zuena. PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezen babesagaz egon zen atzo lehendakarigaia Gernikan. «Barne akordio zabalak» eskaini ditu, baina Espainiagaz lanean. «Euskal gizartea XXI. mendera eramatea dut helburu»esan zuen. «Horretarako, txarto dagoena zuzendu eta batzen gaituena indartuko dugu».Patxi Lopez, Jose Antonio Pastor, Odol Elorza, Denis Itxaso… Aurpegi ezagunak izan zituen ondoan Idoia Mendiak, eta horien aurrean esan zuen Euskal Bideaz harro dagoela. «Gure zergei buruz erabakitzeko eskubidea dugu, hezkuntzari buruzko erabakiak hartzeko, osasun arlokoari dagozkienak… Herritarrak dira gure bidea markatzen dutenak», esan zuen Mendiak. Horren harira, gehitu zuen, ez dutela inoren eredua jarraitzeko beharrik, Eskozia edota Katalunia aipatuta. «Eskubide eta askatasun gehiago eskatuko dugu».
Eta autogobernuaren diskurtsoari helduta, Mendiak «argitasuna» eskatu zien gainontzeko alderdiei. «Zer den proposatzen dutena, hori jakin nahi dugu, argi esan dezatela. Erabakitzeko eskubidearen aurrean, nik jakiteko eskubidea aldarrikatzen dut». Horri lotuta, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos aipatu zituen PSEren lehendakarigaiak, eta azken horri buruz aipatu zuen ozen esan zuela abertzalea dela. «Herritarrek eskubidea dute jakiteko hauteskun- deen hurrengo egunean zer egiteko asmoa duten». Hartara, independentzia asmoa daukaten alderdiei argi esan dezatela eskatu zien Mendiak; «nik autogobernua defendatuko dut, zatiketa baztertzeko; desberdintasunean eskubide berak ditugula aldarrikatzeko».
Mendiaren ostean, Pedro Sanchezek hartu zuen hitza. Euskal estatutuaren muina Espainiaren eta Euskadiren arteko bizikidetza dela adierazi zuen PSOEko idazkari nagusiak, eta bere alderdiak bultzatzen duen estatu federalari erreferentzia eginez, bizikidetza arazoak konpontzearen beharra azaldu zuen.
«Elkarregaz etorkizun bat eraiki behar dugu, Espainia federal batean eta hiritar guztien berdintasunean oinarrituta», aipatu zuen Sanchezek.