Basurdeek 13-17 galdu dute lehen jardunaldian
Partida berdindua jokatu, eta hasieran markagailuan aurrea hartu arren, ezin izan due aurreko denboraldiko txapelduna garaitu. Barikuan aurkeztu zuten taldeaGernika Rugby Taldeak 13-17 galdu zuen VRAC Quesos Entrepinaresen kontra zapatuan, Urbietan. Et...
Partida berdindua jokatu, eta hasieran markagailuan aurrea hartu arren, ezin izan due aurreko denboraldiko txapelduna garaitu. Barikuan aurkeztu zuten taldea
Gernika Rugby Taldeak 13-17 galdu zuen VRAC Quesos Entrepinaresen kontra zapatuan, Urbietan. Etxeko taldeak denboraldi-aurrean landutako joko erasokorra erakutsi zuen.Denboraldiko estreinako partida berdindua izan zen; hasieratik etxekoek zein aurkariek ondo neurtu zituzten indarrak. Basurdeen defentsak aurkariaren erasoak gelditzen asmatu zuen, eta etxeko taldeak lortu zituen lehendabiziko puntuak.
VRACeko jokalariak nahi eta ezinean ibili ziren lehen zatiaren amaieran. Baina bigarren zatia hasi eta 7 minutura, Valladolideko taldeak entsegua egitea lortu zuen. Gero, bi taldeak jokalari bat gutxiagoaz geratu ziren, eta horixe izan zen partidako «inflexio puntua». Izan ere, hortik aurrera VRAC nagusitu zen zelaian. Etxeko zaleen protesta artean, Gaztela eta Leongo talde- aren aldeko entsegua adierazi zuen epaileak, eta ondoren, hobeto jokatu zuten. Horri esker, markagailuari buelta ematea lortu zuen iazko liga irabazleak.
Taldeen aurkezpena
2016-2017 denboraldiari ekin aurretik, bariku arratsaldean, klubeko kategoria guztietako taldeak aurkeztu zituzten Basurde Rugby Tabernan. Jai giroan batu ziren klubeko kideak eta zaleak.
Ohorezko Mailako taldeagaz hasi zuten ekitaldia. Jokalariak banan-banan igo ziren agertokira, bertaratutakoen txalo artean. Talde denek jaso zituzten txalo zaparradak, baina batik bat neskenarentzat izan ziren txalorik beroenak. Izan ere, aurten hasi dira entrenatzen, eta apurka-apurka gero eta neska gehiago izatea lortu dute.