Ikastetxean ebakuazio sistema hobetzeko proiektuaren hiru faseetako bigarrena bukatu du Udalak. Egindako lanek, suteen kasurako arriskuari azkarrago aurre egiteko aukera emango dute.
Lanak uda sasoian egin dira Allende Salazar ikastexean, eta
114.786,64 euroko aurreontuarekin. Eraikinaren barrualdeko patioetan
larrialdietarako bi eskailera metaliko jarri dira. Gainera, barrualdeko distribuzioa egokitu egin da, barrualdeko fatxadetan pasabideak ireki dira, patioetan zoladura jarri eta suteen aurkako babes sistemak instalatu ere.
Iaz egindako lanak, eraikinaren hegoaldea moldatu zuten, haurreskola eta haur eta lehen hezkuntzakoen gunean. Oraingoan, iparraldeko aldean egin dira lanak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak eta jantokia kokatzen diren inguruari, beste instalakuntza batzuen artean.

Egin dituzten azken lanetan, larrialdietarako eskailerak jarri dituzte barruko patioan (Argazkia: Gernika-Lumoko udala)