Seinale berriek Euskal Herrira ongietorria ematen dute lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Kartel horiek Udalbiltzak gomendatutako ereduen arabera aukeratu ditu Bermeoko Udalak.
Seinale berria
Bermeo dituen hiru sarreretan kokatu dituzte seinaleztapen berriak. Orain arte zegoena “zaharkituta” zegoela esan du zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak, “eta aldatzeko beharrizana” zegoela gaineratu du.