Sagarnaren lobak bere testigantza berretsi dio epaileari
Jose Sagarna apaiza zenaren loba, Gorka Sagarnak, osabari buruzko testigatza berretsi du epailearen aurrean. Barikuan aurkeztu zen Gernika-Lumoko epaitegian, Frankismo garaiko kimenen kontrako kereilla zuzentzen duen Maria Servini epailearen aginduz. H...
Sagarna sendiari elkartasuna adierazteko, Gernikako epaitegiaren aurrean bildu ziren hainbat lagun. Gernikako alkate Jose Mari Gorroño eta Zeanuriko alkate Eusebio Larrazabal ere epaitegian ziren -Zeanurikoa zen Sagarna-. «Guretzat garrantzitsua da Sagarnaren kasua ikertzea»-esan zuen Larrazabalek. «Agian berandu heldu da, 80 urte pasatu dira, baina ea berarekin eta bere familiarekin dugun zorra bideratzen dugun, argitasuna, duintasuna eta errekonozimendua lortzeko».
Frankismoaren aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataformako kide Josu Ibargutxik hainbat udalerrik emandako pausoa azpimarratu zuen. «Auzi-jartzaile gisa aurkeztu dira, eta Gernika-Lumok ere hurrengo osoko bilkuran eztabaidatuko du instituzio gisa kereilatzea», esan du Ibargutxik.