Idoia Mendiari babesa erakustera etorri da. Izan ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan, alderdi sozialistaren ordezkariak Gernika-Lumoko Batzar Etxean batu dira.
PSOEko Idazkari Nagusiagaz batera, alderdiko aurpegi ezagun asko heldu dira. Besteak beste, Jose Antonio Pastor (Bizkaiko zerrendako bigarrena), Patxi Lopez, Denis Itxaso, Odon Elorza, Tontxu Rodriguez eta Sagrario Sanchez Gernika-Lumoko udaleko zinegotzia izandakoa daude ekitaldian.