Normaltasunera buelta egin dute bermeotarrek
Jai egun luzeen ostean, normaltasunera buelta egin dute bermeotarrek. Barikuan, Santa Eufemia egunean, erre zuten Xixili. Egun osoa, baina, baserri giroan eman zuten bermeotarrek. Gaztelun, urtero legez, omenaldirako tartea hartu zuten. Aurten, Ageda B...

Jai egun luzeen ostean, normaltasunera buelta egin dute bermeotarrek. Barikuan, Santa Eufemia egunean, erre zuten Xixili. Egun osoa, baina, baserri giroan eman zuten bermeotarrek. Gaztelun, urtero legez, omenaldirako tartea hartu zuten. Aurten, Ageda Bilbao eta Jon Etxebarria
Aita Jon omendu zituzten. Jaiak ofizialki barikuan amaitu ziren arren, zapatuan ere jai giroan jarraitu zuten herrian. Hainbat ekitaldi izan ziren; nabarmentzekoa, Txosna Batzordeak lehenengoz antolatu duen kamiseta azoka. 15 mahai batu ziren Lameran, eta kamiseta onenak saria jaso zuen: Uhaina Surf & Art (argazkian, behean). Argazki eta informazio gehiago:
busturialdea.hitza.eus webgunean aurki daiteke.