Jaietako eraso sexistak ozen salatu dituzte
Lamerako harrizko bankuan batuta, 'Erasorik ez' lelopean batu ziren herritar ugari, bariku eguerdian. Iluntzean, berriz, kalejira zaratatsua egin zuten txosnagunetikBermeoko Udalak, Sareginek Bermeoko Feministen Sareak eta Txosna Batzordeak antolatuta,...
Lamerako harrizko bankuan batuta, ‘Erasorik ez’ lelopean batu ziren herritar ugari, bariku eguerdian. Iluntzean, berriz, kalejira zaratatsua egin zuten txosnagunetik
Bermeoko Udalak, Sareginek Bermeoko Feministen Sareak eta Txosna Batzordeak antolatuta, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako eraso sexistak salatzeko elkarretaratzea eta kalejira zaratatsuak egin zituzten joan den barikuan. Herritar ugarik ozen salatu gura izan dituzte erasoak, mobilizazioetan parte hartuta.Bariku eguerdian egin zuten elkarretaratzea Lamerako harrizko bankuan. Erasorik ez lelopean batu ziren, nahiz eta bertaratuakoek mezu ezberdinak zituzten eskuetan hartuta.
Elkarretaratzea amaitu ostean berba hartu zuen Sareginek Feministen Sareko Maite Alvarezek. Jaietan lau eraso sexista egon direla azaldu zuen, eta «horiek guztiak salatzeko modukoak direla» uste dute. «Muturreko erasoak ez direla izan» aipatu zuen, baina «mikrotxamismoan kokatu daitezkeen erasoak ere salatu beharrekoak direla» nabarmendu zuen: «Zorionez, gizartean tolerantzia maila aldatu egin da eta sentsibilitatea garatu dugu; baina ez da berez etorri. Lanean ari gara eta orain errazago identifikatzen ditugu zeintzuk diren eraso sexistak; neskek eta andrek horiek identifikatu egiten ditugu eta salatzera ausartzen gara, babes soziala daukagulako».
Bermeoko Emakumeen Taldeak mikromatxismoaren inguruan lanean dabiltzala azaldu zuen. Argi daukate, baina, gai horrekin urte osorako lana daukatela: «Eztabaida soziala bilatu beharra daukagu, eta horren inguruan lasai berba egiten hasi behar gara».
Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek ere berba hartu zuen barikuko elkarretaratzearen ostean: «Jaiak mezu argi bategaz hasi genituen; emakumeok trankil bizi gura dugula edozein momentuan, baina baita jaietan ere. Festetan emakume asko atzera begira ibiltzen dira beldurragaz, eta gaur egun egoera hori ez da onargarria».