Kluben arteko Euskadiko Urpeko Arrantza Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan, Armintzan. Domekan lehiatu zuten txapelketa, 09:00etan hasita. Urpeko arrantzan aritzen diren Bizkaiko hainbat klub batu ziren Uribe-Kostako herri horretan, eta bost ordz, ur azpian ibili ziren arrantzan. 14:00ak arteko epea zuten ahalik eta pieza gehien harrapatzeko.

Bermeoko Izaro Sub klubak jantzi du aurten txapela. Guztira, 35653 puntu lortu ditu Jon Mikel Bikandik, Lander Aurrekoetxeak eta Irkus Lopezek osatutako taleak. Atzetik sailkatu ziren Real Sociedad klubeko bi taldeak. Hain zuzen, 32705 punturekin, bigarren sailkatu zen Eder Garciak, David Tartanek eta Garciak osotutako taldea. Hirugarren egin zuten Iñigo Atxak, Aitor Garciak eta Alex Sarriasek, 27838 punturekin.
Espainiakorako txartela
Izaro Sub taldeko urpekariek, gainera, arrantzatutako arraain handienari saria ere lortu zuten domekan. Bi kiloko durdo gorri bat arrantzatu zuten Bermeoko klubeo kideek. Kluben arteko txapelketan lehenengo postua lortuta, Espainiako txapelketarako txartela ere badute Izaro Sub taldeko kideek.
Bilboko Urtabi taldeak antolatu zuen domekako txapelketa, eta, parte hartzaileek esan dutenez, egoera ez zen aproposena arrantzan ibiltzeko. Itsaso zatarra, haizea eta bi metroko olatuekin lehiatu behar izan zuten txapelketa. Gainera, ura nahiko zikin zegoela esan dute. Ondorioz, parte hartzaileen artean, hiru taldek denbora agortu orduko porturatu ziren, zorabio eta gorputzaldi txarrarekin. Hala ere, txapelketa giro ezin hobean egin lehiatu zutela azpimarratu dute