Busturiko Hirugarren Adinekoen Elkarteak 25. urteurrena ospatuko du
Busturiko Hirugarren Adinekoen Elkarteak, urriaren 1a, Adinekoen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuta, 25.urteurrena ospatuko du.
Hala, elkarteak eta udalak, Busturian erroldatuta dauden 65 urtetik gorakoei zuzendutako bazkaria antolatu dute.
Bazkaria, urriaren 1ean bertan izango da Axpe auzoko Tenis pubean, 14:30ean. Hala ere, bazkarira joan gura duten horiek guztiek derrigorrezkoa izango dute aurretiaz izena ematea. Udaletxean edo liburutegian eman ahalko da izena, eta irailaren 29a, eguena, izango da horretarako azken eguna.
Jakinarazi dutenez, bazkaldu ostean, Busturiko herriaren zati batek Hirugarren Adinekoen Elkartea omenduko du, aurten, 25. urteurrena ospatzen ari direlako.