XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egingo da bihar, Ondarroan
Parte hartzaileek 14:00etan egon behar dute Musika Plazan. Bihar ere eman ahalko da izena. 4 urtetik 14 urtera artekoek parte hartu ahal dute lehiaketanOndarroako Arrigorri itsas arrantza elkarteak antolatuta, XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egingo da ...
Parte hartzaileek 14:00etan egon behar dute Musika Plazan. Bihar ere eman ahalko da izena. 4 urtetik 14 urtera artekoek parte hartu ahal dute lehiaketan
Ondarroako Arrigorri itsas arrantza elkarteak antolatuta, XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egingo da bihar, Ondarroan. Lehiaketan parte hartuko dutenek 14:00etarako Musika Plazan egon beharko dutela azaldu dute antolatzaileek. Dena dela, ordu hori baino lehen izena emateko aukera ere egongo dela aurreratu dute.Beste urte batez, Ondarroako moila guztiak kainaberaz beteko dira. Izan ere, aurreko urteetan modura, arrantza eremua Zubi Barritik Egidazu kaiaren muturreraino hedatzen da.
Parte hartzaileei dagokienez, lehiaketan 4 urtetik 14 urtera arteko neska-mutilek parte hartu ahal dutela jakinarazi dute arrantza elkartekoek.
Egitaraua
Hitzordua 14:00etan Musika Plazan ipini badute ere, urtero modura, ordu horretan ogitartekoak banatuko dituzte antolatzaileek. Gero, txistularien laguntzagaz, kalejira egingo dute, eta ostean, lehiaketa hasiko da. Lehiaketaren hasiera bolanderaren eztandak iragarriko du. Eta modu berean, bigarren bolandera baten eztandak txapelketaren amaiera iragarriko du.
Baldintzei dagokienez, amuagaz arrantzatu behar dela jakitera eman dute. «Horrez gain, lazunek ez dute balio eta arrantzatzen diren arrainak zazpi zenti- metrotik gorakoak izan beharko dira».
Sariak
Parte hartzaile guztiek saria edukiko badute ere, pisu gehien duen arraina arrantzatu duenak, arrain gehien arrantzatu duenak eta neska eta mutil gazteenak ere sarituko ditu elkarteak.
Iaz, esate baterako, 354 gaztek parte hartu zuten lehiaketan; 2014an 433 parte hartzaile egon ziren.
Osagarri horiekin guztiekin, beraz, beste behin ere Arrigorri itsas arrantza elkarteak arrantza zaletasuna indartzeko ekintzak herritar asko eta orohar, herri osoa zipriztinduko du.