Xistera zirkuituko partidak Mexikon ere ikusgai izango dira
Hemendik aurrera Xistera zirkuituko partidak Mexikon ere ikusteko aukera egongo dela iragarri dute.Mexikoko Canal 10 telebista kateagaz lortutako akordioari esker, Mexikoko hego-mendebaldeko estatuetan zirkuituko partida guztiak ikusteko aukera egongo ...
Mexikoko Canal 10 telebista kateagaz lortutako akordioari esker, Mexikoko hego-mendebaldeko estatuetan zirkuituko partida guztiak ikusteko aukera egongo da, urte amaierara arte.
Ibon Urreisti Xisterako presidentearen iritziz, «akordioa oso garrantzitsua da». «Ilusioz beterik gaude denok; zuzendariak, txapelketa guztietan oso motibatuta aritu diren pilotariak eta baita zesta-punta munduan gaudenok ere. Atlantikoko beste aldean partidak telebistaz emateko aukera izateaz gain, hitzarmen horrekin Amerikan gu jarraitzen gaituztela, eta gure zirkuituari esker modalitate hau berriro mugitzen ari dela nabaritzen da».
Probaldia
Saio berriagaz Canak 10-ek bi herrialdeen arteko lotura kulturalak indartzearen aldeko apustu sendoa egin du. «Xisterak gazteekin egiten duen lana goraipatu nahi dugu, eta akordio hau lehen urrats bat izan daiteke».
Mexikoko kateak azaldu duenez, itunaren barruan 2016ko abenduaren 31 arte probaldia egingo dute, eta tarte horretan publikoaren interesa eta harrera aztertuko dira.
«Mexikon pilotari eta afizionatu asko daude, herrialde honetan nazioartean garrantzia handiagoa izan duen modalitateak (zesta-puntak) historia handia dauka. Hori dela eta, publikoaren aldetik programak harrera ona izatea espero dugu».
Zuzenean ez eze, telebista kate mexikarrak partidak eta jaialdiak irarririko emanaldi modura ere emitituko dituela jakitera eman du.