Kafeatze pasealekuko aparkalekua itxita egongo da, lau hilabetez
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Ur Partzuergoak egin behar dituzten lanak direla eta, Kafeatze pasealekuko aparkalekua itxita egongo da lau hilabetez. Datorren martitzenean hasiko dira pasealekuan saneamendurako lanak, eta, beraz, astelehen gauera...
Zehatz esateko, Alameda aldeko aparkalekuak dira hustu behar direnak. Udalak azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Ur Partzuergoak ekaitzetarako andela egokitu eta ekipatuko dute.
Hori dela eta, lau hilabete inguruko epean ezin izango da Kafeatze pasealekuko aparkalekuetan aparkatu.
Lanak egiteko 624.921,75 euro bideratu dituzte. Eta guztira, lanak sei hilabeteko epean egingo direla gaineratu dute.