Ibarrangeluko kanpinean kanta bazkaria egingo dute
KULTURA// Albano Jauregi Kultur Etxeak antolatuta, kanta bazkaria egingo dute bihar, Ibarrangeluko kanpinean. Abesten eta jaten ezin hobeto pasatzeko aukera horretan parte hartu nahi dutenek kultur etxean edo kanpineko tabernan eman beharko dute izena,...
KULTURA// Albano Jauregi Kultur Etxeak antolatuta, kanta bazkaria egingo dute bihar, Ibarrangeluko kanpinean. Abesten eta jaten ezin hobeto pasatzeko aukera horretan parte hartu nahi dutenek kultur etxean edo kanpineko tabernan eman beharko dute izena, aldez aurretik. Bazkaria 14:30ean izango da, eta jatekoaz gain trikitilariak ere egongo dira. Bertaratzen direnei abestien letrak eramateko ere eskatu die.