Herriaren alde ari direnekin lan egingo duela esan du EH Bilduk
Bizkaiko zerrendaburu Jasone Agirreren hitzetan, «herri honen alde azala utzi» dutenen aldeko politika egingo dute. Urizar eta Mintegik ere hitz hartu zuten«Ezpain gorrien iraultza hasi da». Hala hasi zuen EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak eguazt...
Bizkaiko zerrendaburu Jasone Agirreren hitzetan, «herri honen alde azala utzi» dutenen aldeko politika egingo dute. Urizar eta Mintegik ere hitz hartu zuten
«Ezpain gorrien iraultza hasi da». Hala hasi zuen EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak eguazten arratsaldean Gernika-Lumoko Pasealekuan eman zuen mitina. Nazio mailako ekitaldia izan zen, eta Agirrek ondoan izan zituen Bizkaiko hautagaiak. Pello Urizar eta Laura Mintegik ere hitz hartu zuten ekitaldian. Lan egiteko konpromisoa nabarmendu zuten hautagaiek, herriagaz eta herriarentzat lan egiteko konpromisoa.«Nire ezpain gorriak ez dira itxura bakarrik»esan zuen Agirrek, Amagoia Mujika kazetariaren zutabeari erreferentzia eginez, «Magala, patxada, koherentzia, konpromisoa, lan egiteko gogoa eta ekina ere badira».
Kanpainako egun bakoitzeko argazki bat gorde duela esan zuen Agirrek. Gernikan astelehenean, baserritarrak entzun eta lehen sektorea zaintzeak duen garrantzia ikusi zuela esan zuen. Sektore hori babesteko neurriak hartuko dituztela azpimarratu zuen, programan jasota dutela, gainera.
Astra eredu, autogestioa babesteko eskatu zuen. Horren alde egingo dutela, «eta ez postaleko kultura, Urdaibaiko Guggenheima den bezala». Bilboko Guggenheimeko langileen borroka ere aipatu zuen, eta haiekin izan zenean prekarietatearen argazkia ikusi zuela. «Herri ho