Foruko probetan aurretik izena emateko azken eguna martitzena da
'www.haitzbiribil.com' edo 'www.urdaibaikopa.eus'-en eman daiteke izena. Urdaibai Koparen azken lasterketa lehiatuko dute. Aurten 8 kilometroko martxa laburra ere prestatu duteVIII. Forutik-Forura mendi martxen eta lasterketaren aurretik izen ematea as...
‘www.haitzbiribil.com’ edo ‘www.urdaibaikopa.eus’-en eman daiteke izena. Urdaibai Koparen azken lasterketa lehiatuko dute. Aurten 8 kilometroko martxa laburra ere prestatu dute
VIII. Forutik-Forura mendi martxen eta lasterketaren aurretik izen ematea astelehenean zabaldu zuten, eta martitzena (hilak 20) da azken eguna. www.haitzbiribil.com edo www.urdaibaikopa.eus webguneetan eman daiteke izena.Halaber, bi horien Facebook-etan ere badago izena emateko lotura.
Martxetan zein lasterketan 300 parte hartzaileko muga ezarri dute. Eta hilaren 20rako kopuru hori beteko ez balitz, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo litzateke, probak hasi baino ordubete lehenago, hain zuzen.
Lasterketa lehiatzeko aurretik izena emanez gero, federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek 15 euro. Egunean bertan, bestalde, 18 euro ordaindu beharko dituzte denek.
Martxetarako, berriz, 10 euro ordaindu behar dira; eta 14 urte artekoek 6 euro ordaindu behar dituzte. Egunean bertan izena ematen dutenek, ostera, 15 euro ordainduko dituzte.
Urdaibai Kopa
Urdaibai Koparen azken proba da hilaren 25ean Foruan lehiatuko dutena.
21,6 kilometroko lasterketa izango da, eta parte hartzaileak 10:00etan irtengo dira Haitz Biribil Elkartearen paretik.
Foruan argituko da, beraz, zeintzuk diren aurtengo Urdaibai Koparen irabazleak.
Gaur gaurkoz, Arkaitz Mintegia eta Agurtzane Argiarro dira sailkepenen buru.
Mintegiak 161 puntu batu ditu orain arteko lasterketetan. Hamar puntu gutxiago ditu Eneko Zabala sailkapeneko bigarrenak, eta Imanol Goñi hirugarrenak Zabalak baino puntu bat gutxiago dauka.
Behin-behineko sailkapen horretan, Joanes Goitisolo laugarrena eta Xabier Urrutia bosgarrena 148 puntugaz berdinduta daude.
Nesketan are alde estua dago sailkapeneko lehenengo hiruren artean.
188 puntu ditu Argiarrok, Irantzu Onaindiak 186 puntu ditu, eta Leire Monasteriok 185 puntu.
Martxa luzea eta laburra
VIII. Forutik-Forura proban, aurreko urteetan ez bezala, mendi martxa laburra egiteko aukera dago aurten. 8 kilometroko ibilaldia prestatu dute, eta martxa luzeak, ostera, lasterketaren ibilbide bera edukiko du (21,6 kilometro).
08:30ean dute irteera-ordua ibilaldi luzeeneko parte hartzaileek, eta laburrekoak 10:30ean irtengo dira.
Lasterketaren eta Urdaibai Koparen sari banaketa ekitaldiagaz batera, martxak bukatzean, laguntzaileek emandako produktuak zozkatuko dituzte parte hartzaile guztien artean.