Artibai Futbol Taldeak talde guztien aurkezpena egingo du bihar, Barroetan
2016-2017 denboraldia jokatuko duten Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko taldeak ezagutzera emango dituzte bihar, 16:15ean, Barroeta futbol zelaian.Bost maila edukiko ditu aurten ere jokoan Artibai Futbol Taldeak: txikiak, kadeteak, gazteak, nagusi...
Bost maila edukiko ditu aurten ere jokoan Artibai Futbol Taldeak: txikiak, kadeteak, gazteak, nagusiak eta beteranoak, guztiak mutilenak. Denak aterako dira Barroetako berdegunera jendaurrean aurkezteko. Zuzendaritza eta taldeen arduradunak ere parte hartuko dute ekitaldian.
Aurkezpenaren ondoren, Artibai Futbol taldeko nagusien partida jokatuko da. Ermua taldea izango du aurkari Markina-Xemeingo taldeak, 17:30ean hasiko den lagunarteko partidan.