Arno Trail Sprint Race lasterketa inoizkorik azkarrena izan da
Manzisidor eta Aizpurua izan dira helmugara heltzen lehenengoak. Korrikalari debarra, gainera, mendi lasterketako errekorra hobetzeko zorian egon daMutrikuko Galbaixo jaien atarian, VII. Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa lehiatu zuten martitzenea...
Manzisidor eta Aizpurua izan dira helmugara heltzen lehenengoak. Korrikalari debarra, gainera, mendi lasterketako errekorra hobetzeko zorian egon da
Mutrikuko Galbaixo jaien atarian, VII. Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa lehiatu zuten martitzenean.Probako onenak Igon Manzisidor debarra eta Maite Aizpurua mutrikuarra izan ziren.
Mendi lasterketan, guztira, 31 korrikalarik parte hartu zuten, eta parte hartze aldetik aurten kopurua gutxiago izan bada ere, Kalbaixo Kofradiako kideek nabarmendu dutenez, «inoizkorik azkarrena» izan da. Gainera, azken parte hartzailea ez eze, lehen sailkatua ere azkar ibili zen.
«Maila handiko korrikalariak izan ditugu aurten, eta lasterketa bizi-bizia izan da. Azken parte hartzailea, esaterako, inoizkorik azkarren helmugaratu da, ordutebete eta hogei minutu aurretik [01:17:26], hain zuzen ere», zehaztu dute.
Manzisidor debarrak 39 minutu eta 51 segundotan burutu zuen ia 7,5 kilometroko lasterketa. Hain zuzen ere, gutxigatik ez zuen lasterketako errekorra gainditzea lortu.
Ekaitz Kortazarrek eta David Garciak osatu zuten gizonezkoen podiuma.
Kortazarrek 41 minutu eta 32 segundo behar izan zituen lehia amaitzeko. Garcia Kortazarrengandik minutu 1 eta 25 segundora heldu zen.
Emakumezkoen kategorian, berriz, lau emakumek parte hartu zuten lasterketan. Lau horietatik hiru mutrikuarrak izan ziren.
Helmugara heltzen lehenengoa Aizpurua mutrikuarra izan zen. 58 minutu eta 51 segundoko marka lortu zuen.
Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Nekane Ituarte mutrikuarra eta Pilar Arriola.
Ituartek ordu bete, minutu bat eta hamazortzi segundotan burutu zuen proba. Arriola Ituarterengandik hogei segundora sartu zen helmugara.