Andoni Gabiola 'Toñua' preso lekeitiarra libre geratu da
Atzo 09:30ean irten zuen Badajozko espetxetik. Ongietorri beroa eman zioten, Lekeitioko Eskolapean. Harrera egingo diote gaur iluntzean, udaletxean36 urteren ostean, etxean dago Andoni Gabiola Toñua preso politiko lekeitiarra. Atzo 09:30ak aldera utzi...
Atzo 09:30ean irten zuen Badajozko espetxetik. Ongietorri beroa eman zioten, Lekeitioko Eskolapean. Harrera egingo diote gaur iluntzean, udaletxean
36 urteren ostean, etxean dago Andoni Gabiola Toñua preso politiko lekeitiarra. Atzo 09:30ak aldera utzi zuen atzean Badajozko kartzela, 12 urte bertan preso egon ondoren.Atarian bertan izan zituen zain senideak harrera beroa egiteko, eta haien besarkadak jaso zituen lehenengo.
Lagun ugari ere bai; horien artean lekeitiar mordoxka bat joan ziren Badajozera Gabiolari lehen harrera egitera, baina Guardia Zibilak jarritako kontrolean itxaron behar izan zuten. Hori dela eta, familia agurtu ondoren elkartu zen Toñua bere lagun eta herritarrekin.
Espetxearen sarreratik herritar eta lagunenganaino zeuden 600 metroak oinez egin, eta guztien agurrik beroenak jaso zituen Euskal Herrirako biderari ekin orduko.
Lehen bisita, amari
Lekeitiorainoko bidaia luzea eginda, iluntzean heldu zen preso ohia herrira. Lehenengo eta behin, ama ikustera joan zen, Badajoz horren urrun egonda, denbora luzez ezin izan dute eta elkar ikusi.
Eskolapean zain zituen lagun eta herritarren berotasuna jaso zuen ondoren, besarkadekin eta lore ²sortagaz. Eta amaitzeko, Galarrena tabernan eskegita zegoen argazkia jaitsi zuen Andoni Gabiolak berak, txalo artean.
Atzoko ongietorriaren ondoren, harrera instituzionala izango du gaur iluntzean, udaletxean, presoen aldeko mobilizazioaren ostean, eta urriaren 8an, ongietorri ekitaldia egingo diote.