Hilaren 22a da
Kotxerik Gabeko Nazioarteko Eguna, eta Gernika-Lumon
zapatuan hasi, eta hilaren 23a arte askotariko ekintzak egingo dituzte.
Zapatuko martxa Bizkaiko martxa zikloturisten zirkuituaren barruan dago.
09:00etan hasiko da
103 kilometroko proba ez-lehiakorra.
100 txirrindularik eman dute izena momentuz. Oraindik
izena eman ez dutenek,
zapatuan egin ahalko dute,
07:45etatik 08:45era.
Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren parean hasi eta amaituko dute martxa. Gautegiz Arteaga arteko sei kilometroak neutralizatuak izango dira. Gero Laida eta Laga hondartzetako bidea hartu, eta Ibarrangelutik Natxituara helduko dira. Handik, Ea, Ispaster, Ereño, Nabarniz, Arratzu, Munitibar, Muxika eta Mendata zeharkatu ostean helduko dira Gernika-Lumora.
Txirrindularientzat
anoa postua jarriko dute,
Nabarnizen, 50. km-an, eta
amaieran ere izango dute zer jan eta edan. Era berean, partaideak
kiroldegian dutxatu ahalko dira.
14:00etatik 14:30era parte hartzaileen artean
opariak banatu, eta
zozketa berezia egingo dute.
Familientzako martxa
Bestalde,
domeka goizerako mekanika tailerra eta umeentzako bizikleta jolasak prestatu dituzte.
Ostean,
guraso eta seme-alabentzako martxa solidarioa egingo dute, 11:30etatik 13:30era. Familia bakoitzak nahi dituen elikagaiak emango ditu, eta batutakoa Gurutze Gorriko kideek banatuko dute beharrizana duten herritarren artean.
Bestalde, datorren astean,
Euskadi Fundazioaren kideek
tailerrak emango dituzte bertoko
ikastetxeetan. Bide Hezkuntza eta mekanika landuko dituzte, eta gynkanak ere egingo dituzte.
Astelehenean Allende Salazar ikastetxean egingo dute lehen saioa.
Martitzenean San Fidel ikastetxera joango dira Euskadi Fundazioaren kideak, eta
eguaztenean Seber Altube ikastolara.
Eguenean Mertzede ikastetxean egingo dute tailerra, eta b
arikuan, Barrutia ikastetxean egingo dute azken saioa.
Kotxerik Gabeko Nazioarteko Eguna
Azken urteetan moduan, ikastetxeetako ume eta gaztetxoak eskolara bizikletan joanda hasiko dute Kotxerik Gabeko Nazioarteko Eguna.
Bestalde, D.B.H. 1. mailako ikasleak Elai-Alai aretoan elkartuko dira, Eneko Redondoren
Sei hilabete gurpilekin bidaiari berbaldian.
Egitaraua:
ZAPATUA:
- 09:00-14:00: Jabi Amorrortu Martxa Zikloturista.
- 14:00-14:30: Sari banaketa Merkurio iturrian.
DOMEKA:
- 10:00-11:30: Umeentzako bizikleta jolasak eta mekanika tailerra, Erdiko kalean.
- 11:30-13:30: Familientzako martxa txiki solidarioa
- 13:30: Zozketa Merkurio iturrian.
ASTELEHENA:
- Euskadi Fundazioaren tailerrak Allende Salazar ikastetxean.
MARTITZENA:
- Euskadi Fundazioaren tailerrak San Fidel ikastetxean.
EGUAZTENA:
- Euskadi Fundazioaren tailerrak Seber Altube ikastetxean.
EGUENA (KOTXERIK GABEKO NAZIOARTEKO EGUNA):
- 08:00-09:00: Eskolara bizikletan.
- 10:30-12:00: Sei hilabete gurpilekin bidaian hitzaldia, Eneko Redondoren eskutik, Elai Alai aretoan (D.B.H 1-eko ikasleentzat).
- Euskadi Fundazioaren tailerrak Mertzede ikastetxean.
BARIKUA:
- Euskadi Fundazioaren tailerrak Barrutia ikastetxean.