Markina-Xemeingo BTT martxa egingo da urriaren 1ean, Arretxinagan
Adin tarte guztiei begira, bost ibilbide egongo dira aukeran. Lea-Artibai eskualdeko paraje ezberdinetatik igaroko dira, aurten ere, parte hartzaileakBigarren urtez jarraian, Markina-Xemeingo BTT Martxa egongo da urriaren 1ean, Arretxinagan. Markinako,...
Adin tarte guztiei begira, bost ibilbide egongo dira aukeran. Lea-Artibai eskualdeko paraje ezberdinetatik igaroko dira, aurten ere, parte hartzaileak
Bigarren urtez jarraian, Markina-Xemeingo BTT Martxa egongo da urriaren 1ean, Arretxinagan. Markinako, Amalloko eta Arretxinagako BTT martxek bat eginda sortu zuten iaz, eta Lea-Artibaiko paraje ezberdinetatik igaroko da aurten ere.Adin tarte guztiei begira, bost aukera ezberdin eskaintzen ditu oraingoan ere martxak: 68 kilometroko ibilbide luze-luzea, 44 kilometroko ibilbide luzea, 26 kilometroko ibilbide ertaina, 17 kilometroko ibilbide motza, eta batez ere txikienei zuzenduta dagoen 4 edo 6 kilometroko ibilbide motz-motza.
Arretxinagako plazatik irtengo dute parte hartzaile guztiek, baina ordutegi ezberdina egongo da aukeratutako ibilbidearen arabera. Horrela, 68 kilometroko ibilbide luze-luzea egingo dutenak 08:30ean aterako dira, ibilbide luze, ertain eta motzekoak 09:30ean, eta ibilbide motz-motzekoak 11:00etan.
Izena, aldez aurretik
Markina-Xemeingo BTT Martxan parte hartzeko, izena aldez aurretik eman behar dute ibilbide luze-luze, luze, ertain eta motzeko txirrindulariek. Horretarako, www.kirolprobak.com webgunean eman behar dute izena irailaren 28a baino lehen. Bestalde, ibilbide motz-motzekoek bertan egunean eman ahalko dute izena, Arretxinagako plazan aurkituko duten mahaian.
Martxaren egunean bertan emango dute jakitera aurtengo ibilbidea. «Aurretik ez dugu azaldu nahi izaten martxa igarotzen den lurren jabeei aurretik eragozpenik ez sorrarazteko». Bidean seinaleak jarrita egongo direla aurreratu dute.
Parte hartzaileentzako opariak egongo dira, eta dutxatzeko aukera edukiko dute.