Isabel Letek galernen xehetasun teknikoak azalduko ditu Mundakan
Isabel Letek La galerna y el mar liburuaren idazleak Galerna hitzaldia eskainiko du zapatuan, 12:00etan, Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxean. Gorataldi Itsas Elkartea antolatutako hitzaldia da.
Hain zuzen ere, galernen xehetasun teknikoak azalduko ditu zapatuko hitzaldian: Galerna baten sorburua, formakuntzaren ezaugarri adierazleak eta hartu beharreko jokabideak azalduko ditu, besteak beste.